Get all 5 Madeleine releases available on Bandcamp and save 35%.
Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Ezin Dena (2021), Gure etxea (single), Su hura, Mugarri (2013), and Madeleine (2009).
1. |
Gure etxea
04:14
|
|
||
Ezin da iluna
Inguratu eta gorde
Talde balantzan,
nork eman behar amore?
Urrun joan hintzen,
zalantzen trena abizen
Bare da oraina,
Izuak hartu eta eseri
Ta eman aukera su hari
Gure etxean
Hire etxean
Atea zabalik da
Gure etxean
Hire etxean
Kantu bat bizi da
|
||||
2. |
Ohiko bizi bat
04:16
|
|
||
Bizia akatsen ezizen
ta zuloa teilatu goren
nahiko nuke ni hobe bat izan
baina inork ez daki hemen
azaltzen
zer den ohiko bizi bat
Zahartzen ari gara
diru, ume, habi, opor
eta nik, sinetsidazu
eman nahi nizuke baina
ez dakit
zer den ohiko bizi bat
Ahaldun al naiz?
Ahal dunatik ihes
galdu naiz
Ahaldun al naiz?
Ahal dunatik ihes
ohitu naiz
baina ez dakit
zer den ohiko bizi bat
|
||||
3. |
Nahieran
04:03
|
|
||
Artearen artean
beste ni hau
orain
izate
besterik ez
hemen gaude
gauden artean
ta dena nahieran
ni nahia ta era bereizten
beste zerbait sentitu nahi dut orain
eta amaieran
zaila da hasierak bereizten
beste zerbait sentitu nahi dut orain
izate
besterik ez
hemen gaude
gauden artean
Abiadura handiko herren
erraien bailaran
sumendiak zulatzen
iristea bada xede
ahaztuaz bidea
ahaztu naiz ni ere
|
||||
4. |
Ikusten nauzuenean
03:52
|
|
||
Ikusten nauzuenean
Nire begirada galtzen
Zerbait aurki dedan seinale
Ikusten nauzuenean
Hondamendiak esnatzen
Ametsak ahoan
Ikusten nauzuenean
Nire begirada galtzen
Zerbait aurki dedan seinale
Ikusten nauzuenean
Galdu dena begiratzen
Ametsak ahoan
Esperantza oker baten
Aberria naizen
Esperantza eder baten
Deserria
hala nahi arte
Ezin dena ez al dago
Nire ahalmenaren zain?
Etsipena...
Itzal denak bihurtu zaizkit etsai
Itzal denak…
Esperantza oker baten
Aberria naizen
Esperantza eder baten
Deserria
hala nahi arte
|
||||
5. |
Bestalde eza
04:47
|
|
||
Barruan zer den ez dakit
nire egia ote
hala izan behar luke
gustora nago desioen loan
bestalde ezak
loak, loak, loak
esnatzera behartu nau
katu honek zer esan dit?
Enintzen hala aspaldi
ona al da?
gustora nago desioen loan
bestalde ezak
loak, loak, loan
galduz denbora
Barne uda negu tankerako udaberri
udazkenaren zai nago
ustez oinak lurrean zituen hosto hori
hankapunttetan al dago?
Ate bat zena ate bi ote dira?
Eninzten hala aspaldi
katua zein da bera edo ni?
GALTZERDIAK
Barne uda negu tankerako udaberri
udazkenaren zai nago
ustez oinak lurrean zituen hosto hori (orain)
hankapunttetan al dago?
Gustora nago desioen loan
bestalde ezak
|
||||
6. |
Nola ekin
04:41
|
|
||
Gure beldurrek
Aspertzen naute
Hauskor, gure izenak
bereizten
Gure beldurren
amaia amets
Jator saiatzen naiz
zu nitzen
Dardarek naukate,
arrotz azaltzen gera
Ta nola egin aurre?
Zenbat
Hitzek irentsi gabe?
Nola ekin
Nola ekin
Hemen atera
Gure bandera
Elkarren alde bihurtuaz mina
Bizi bat
Dardarek naukate,
arrotz azaltzen gera
Ta nola egin aurre?
Zenbat
Hitzek irentsi gabe?
Nola ekin
Nola ekin
Gure beldurrek
Aspertzen naute
Hauskor, gure izenak
bereizten
|
||||
7. |
Bihar
02:09
|
|
||
Bihar
gaur da
atzoko bihar
Izaeraren
gorespen momentu
horren berandu zatoz
Inoren baimenik gabeko zor bat lez
|
Streaming and Download help
If you like Madeleine, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp